Pasa den otsailaren 15an gure rokodromoan I. Klimb Zarautz MASTERS Boulder txapelketa izan genuen.
Maila altuko eskalatzaileekin, Espainiako maila altuenetan leian dabiltzan eskalatzaileak, eta baita ere Europa zein Mundu mailan leian dabiltzan batzuk ere.
Bi zati izan zituen txapelketak, goizean 9:00tatik 15:15tara klasifikatoria, bertan 3 talde izan ziren ordu eta 45 minututako txandekin, non ahalik eta bloke gehien atera behar zituzten ahalik eta saiaketa gutxienetan 25 bloketan, eta 25 blokeak 5 taldetan zeuden, talde bakoitzak bere puntuak ematen zizkielarik.
Puntu altueneko 12 blokeak hartzen zirelarik kontutan.
Enpate kasuan, Zona kantitateak hartuaz kontutan eta bestela saiakera kantitateak.
Jasotako puntuazioarekin, lehen 6 emakumezkoak eta lehen 6 gizonezkoak finalera pasa ziren, arratsaldeko 19:00tan.
Bigarren zati hau ETB4an eman zen zuzenean eta Streaming bidez EITB.eus-en. Eta horretarako EITB, Anartz Agirre eta Ioritz Gonzalezen elkarlana izan genuen. Finalean, 4 bloke izan ziren mutilentzat eta 4 neskentzat, zailtasun maila oso handikoak. Bloke bakoitzeko 4 minutu izan zituzten, eta hauek izan ziren emaitzak:
KLIMB ZARAUTZ © Pribatutasun politika · Zehaztapenak eta baldintzak · Cookieen politika · diseinua @viskwit